'Vidas perfectas' eta 'Robotia' filmak emango dituzte asteburuan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 14a, 10:00

Zortzi emanaldi eskainiko dituzte gaurtik hasi eta astelehenera arte.

Bi film emango dituzte Modelo aretoan asteburu honetan: Vidas perfectas eta Robotia, hain zuzen ere. Lehenengoa, Benoît Delhomme zuzendariaren lehen filma da. Alice eta Celine beren bizitza idilikoez gozatzen ari dira, beren seme-alabekin eta senar arrakastatsuekin batera. Haien bizitzaren harmonia perfektua bat-batean hausten da istripu tragiko baten ondoren.

Robotia, aldiz, haurrei zuzenduta dago eta euskaraz emango dute. Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio-akatsa duela dirudi, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, gurasoek eta irakasleek kontrolatutako ingurune kontserbadore eta exijente batean hazten da. Biek maite dute futbola. Alexek uste du ezin duela jokatu, eta Bibiri ez diote uzten. Hala ere, robot talde zoragarri batekin batera, futbol kantxa batean elkartuko dira. Sarrerak aretoko leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi ahal dira. 

Ekainak 14, ostirala
20:00. Vidas perfectas

Ekainak 15, larunbata
16:45. Robotia
19:15. Vidas perfectas
22:15. Vidas perfectas

Ekainak 16, igandea
16:45. Robotia
19:15. Vidas perfectas

Ekainak 17, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Vidas perfectas
19:30. Vidas perfectas

Ekainak 18, asteartea
19:15. Saio originala: El cielo rojo

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide