Moila prest da udako ur jolasetarako

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 12a, 16:00

Moilan jarri duten kukaƱa berria. (ZAE)

Zarautz Arraun Elkarteko kideek kukaña berria jarri dute, eta, jakinarazi dutenez, aurrekoa baino luzeagoa da.

Hilaren hasieran abiatu zuten hondartza denboraldia herrian eta ordutik izan da Moilan bainurik hartu duenik ere. Bada, bainulariak kukañan ere ibili daitezke jada; izan ere, Zarautz Arraun Elkarteko kideek berau jartzeko lanetan eman zuten atzoko arratsaldea. Halaber, zehaztu dute kukaña berria aurrekoa baino bizpahiru metro luzeagoa dela. Ondorioz, puntara arte iristea zailagoa izango da aurtengo ur jolasetan.

Azken horren harira, hain justu, ZAEk zehaztu du zein egunetara antolatu dituen saioak. Lau izango dira orotara, ostegunetan, iaz bezala, eta itsasgora arratsaldean egokitzen denean: uztailaren 4an eta 18an, eta abuztuaren 8an eta 22an, zehazki.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide