37. Zarauzko Triatloia irudietan: bizikletako proba

Onintza Lete Arrieta eta Andrea Zipitria 2024ko eka. 8a, 21:50

Zarauzko Triatloiaren bigarren proba da bizikletarena. 80 kilometroko ibilbidea egin dute kirolariek, korrikan hasi aurretik. Hilerrirako bidean, esaterako, zaletu ugari elkartu da kirolariak animatzeko.

Bizikleta hartu behar izan dute kirolariek, triatloiko bigarren proban. 80 kilometroko ibilbidea egin dute bizikletan. Zirkuituak bi itzuli ditu: lehena, 32,2 kilometrokoan, Zarautz zeharkatu dute. Bigarrenean, luzeagoa, 47,8 kilometro osatu behar izan dituzte parte hartzaileek. Getaria, Zumaia eta Aizarnazabal ingurutik ibili dira, hain zuzen ere.

Tartean, ikusleentzat kutuna den tokitik igaro dira: hilerriko bidean gora. Jendez bete da inguru hori, eta animorik ez zaie falta izan txirrindulariei malda gogorrean gora.

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide