37. Zarauzko Triatloia irudietan: igeriketa proba

Andrea Zipitria 2024ko eka. 8a, 21:30

Getariako Malkorbe hondartzan, 14:00etan abiatu dute igeriketako proba emakumezkoek, eta 14:10ean egin dute gizonezkoek. Itsaso zakarrarekin egin dute igerian, baina helmugan jendearen txaloak izan dituzte zain.

Jendetza bildu da herrian Zarauzko 37. Triatloia bertatik bertara ikusteko. Getariako Malkorbe hondartzan hasi dute igeriketa proba 750 parte hartzaileek; 14:00etan abiatu dira emakumeak, eta 14:10ean gizonezkoak. Zarauzko hondartzara heldu direnean ehunka ikusleren txalo zaparradak eman die ongietorria triatletei, eta boxetako eremuan uretako jantzia erantzi ondoren, bizikletako probari ekin diote.

Igeriketa proba "gogorra" izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, "itsaso zakarra" egon baita gaur egun guztian zehar.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide