'Segundo premio' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 4a, 09:00

Modelo aretoan izango da ikusgai gaur, 19:30etan hasita. Sarrerak leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi daitezke.

Isaki Lacuesta eta Pol Rodriguez zuzendarien Segundo premio filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, Modelo aretoan. Istorioa 90eko hamarkadaren amaieran kokatzen da, Granadan. Filmak Urrezko Biznaga irabazi zuen Malagako Zinemaldian, baita Zuzendari Onenaren eta Muntaketa Onenaren sariak ere.

Eferbeszentzia artistiko eta kultural betean, indie musika talde batek bere unerik delikatuena bizi du: baxu-jotzaileak bandarekin hausten du bere lekua musikatik kanpo bilatuz, eta gitarra-jotzailea bere burua suntsitzeko espiral arriskutsu batean murgilduta dago. Bitartean, kantariak hirugarren diskoa idazteko eta grabatzeko prozesu zail bati aurre egin beharko dio. Inork ez daki disko horrek betiko aldatuko duela herrialde osoko eszena musikala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide