Ostegun arratsaldean egin zuten maiatzeko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan.
Bertan landu zituzten gaien artean egon ziren Zarauzko 2024ko prezio publikoen aldaketa eta udalaren eraikinetako eta argiteria publikoko instalazioen hornidura eta mantentze zerbitzuak kontratatzeko lizitazioaren klausula agiriak onartzea eta deialdia egitea.