Elaia Garciak hiru sari lortu ditu R. M. Azkue Literatura sarietan

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 1a, 11:00

Elaia Garcia, R.M. Azkue sarietan. (Euskaltzaindia)

Bi mailatako lanak saritu zituen Euskaltzaindiak, eta Garciarenak 14 eta 17 urte arteko hiru sari eskuratu zituen, inoiz inork aurretik lortu ez duen zerbait.

Urtero bezala, Euskaltzaindiak Resurrección María Azkue Literatura Sariak banatu zituen joan den ostiralean Bilbon, eta sarituen artean izan zen Elaia Garcia zarauztarra, bere hainbat lanekin. 

Bi mailatako lanak saritu zituen Euskaltzaindiak, eta Garciarenak 14 eta 17 urte arteko hiru sari eskuratu zituen, inoiz inork aurretik lortu ez duen zerbait. Zehazki, narrazio modalitateko bigarren postua eskuratu zuen Hotzikara lanarekin, eta poesia arloko bigarren eta hirugarren postuak ere berarentzat izan ziren, hurrenez, hurren, Biluzten nauzunean eta Aske lanengatik. Epaimahaiak gaineratu zuenez, lanak "erritmo bizikoak, landuak eta originalak" izan dira aurten. 

Euskaltzaindiako sariak ez dira Garciak eskuratu dituen bakarrak izan azkenaldian. Hain zuzen ere, Salbatore Mitxelena literatur lehiaketan beste hiru sari eskuratu zituen, eta Urruzuno Sarietan, berriz, bi. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide