Idazle gazteen uzta Salbatore Mitxelena literatur lehiaketan

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 11a, 10:15

Zarauzko sei ikastetxeetako ikasleen 536 lan jaso dituzte aurten XLII. literatur lehiaketara. Atzo arratsaldean jaso zituzten saridunek merezitako aitortza.

XLII. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean, Modelo aretoan. Aurtengoan, guztira, ikasleek 536 lan aurkeztu dituzte idazketa eta irakurketa sustatzea helburu duen egitasmora, eta horietatik guztietatik 30 saridun aukeratu ditu epaimahaiak, mailaz maila, ipuinen eta olerkien kategorian.

Beste urte batez, Arantxa Aldalur udaleko Hezkuntza teknikaria aritu zen aurkezle lanetan, eta sari bakoitzaren lanari buruzko nondik norakoak azaltzen. Bere altzoan, agertoki ginean, epaimahaia osatu duten kide guztiak: herriko sei ikastetxeetako ordezkariak eta Aitziber Etxeberria eta Jose Luis Padron idazlea.

Epamahaikideak arduratu ziren sarituei diplomatxoa eta boligrafo bana ematen. Baina, urtero legez, lehen saria Xabier Txurruka alkateak eman zuen, eta bigarrena, berriz, Hezkuntza zinegotzi Irune Urbietak.

Saridunak ilusioz, baina apur bat urduri igo ziren Modeloko agertokira. Irria ahoan, merezitako txalo zaparradak jaso zituzten bertaratu zirenen eskutik. Amaieran, ohiko moduan, saridun guztiekin familia argazkia atera zuten. 

SARIDUNAK

A1 MAILA, IPUINAK
1. Martinen erraldoiak, Julen Agirrezabalaga Beobide
2. Sorgin belarraren bidaia zoragarria, Mattin Subizar Agirre

A2 MAILA, IPUINAK
1. Nire metamorfosia, Nahia Manterola Mujika
2. Laranja majikoa naiz, Paule Olazabal Gómez

B MAILA, IPUINAK
1. Ilargiaren islada, Ekhi Zaldua
2. Geldi gaitezen beranduegi baino lehen, Maddi Manterola
3. Marrazkiak bizirik?, Adur Mutiozabal Mujika
4. Narrosen lapurreta, Jon Grijalba

B MAILA, OLERKIAK
1. Ezereza, Ane iruretagoiena
2. Plastikozko itsasoa, Maddi Manterola
3. Amama maitea, Sara Berrueta Redondo
4. Bizitza, Julen Larrañaga Beizama

C MAILA, IPUINAK
1. Josteko makina, Lore Erostarbe
2. Santa Klara komentuko sekretua, Elene Murua
3. Maiteren madarikazioa, Pablo Bereciartua

C MAILA, OLERKIAK
1. Arbeleko marrazkiak, Inge Beroiz Pagola
2. Ilean zorria, Uxue Udabe Olasagasti
3. Aitonaren idazteko makina, Elaia EtxebarrIa Oñatibia

D MAILA, IPUINAK
1. Nor naiz, Leire Zulaika
2. Larrosak, Maria Liria Mercader
3. Haizeak eramandako landaretxoa, Saioa Novelli Eizaguirre

D MAILA, OLERKIAK
1. Hegalik gabeko lapurra, Libe Grijalba Maiz
2. Dislexia, Irune Nogales Garate
3. Amaiera, Naia Hammond Illarramendi

E MAILA, IPUINAK
1. Hotzikara, Elaia García Aizpurua
2. Izar gorriek malkoak dituzte isurtzen, Elaia García Aizpurua
3. Bizitza biluzik, Jurgi Hernandez Aranguren

E MAILA, OLERKIAK
1. Ihesitakoak, Elaia García Aizpurua
2. Hire esku zagon, Garazi Unanue Etxebarria
3. Printzetan azkena, Nora Goenaga Amendariz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide