Getaria eta Meaga Garate gainetik lotzen dituen GI-3391 errepidean lanak egingo dituzte astelehenetik, ekainaren 3tik aurrera. Lan hauek direla-eta, mozketak izango dira obrek irauten duten denboran. Lanak ekainaren amaierara arte iraungo dutela aurreikusi du aldundiak.
Inguru horretan errepideak duen zabalera dela-eta, autoak eta lanetarako erabiliko duten makinak (hondeamakina, hormigoizko hesiak...) ezin izango dira gurutzatu eta horregatik lanak egin ahal izateko errepidea erabat moztuko da 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara bitartean, lanek irauten duten bitartean.
Lanak ahalik eta azkarren amaitzeko eta inguruko bizilagunei eragindako eragozpenak murrizteko, errepidetik ahalik eta gutxien igarotzeko eskertuko du aldundiak aipatutako ordutegian.
Ordezko bide gisa, GI-2633 (Iraeta-Zarautz) eta GI-3760 (Zumaiako Txikierdi-Muniosoro) errepideak erabiltzea gomendatzen dugu.