Bi film emango dituzte Modelo aretoan asteburuan: Nina eta Garfield: la película, hain zuzen ere. Lehenengoa, Andrea Jaurrieta zinegile iruindarrak zuzendu du eta bere bigarren film luzea da. Bada, igandeko saiora bertaratzen diren herritarrek haren azalpenak entzuteko aukera izango dute. Jaurrietak Ninaren istorioa kontatu du ikus-entzunezkoan; eskopeta bat poltsan duela, kostaldean dagoen jaioterria itzultzea erabakitzen duen emakumea. Pedro idazle ospetsuaz mendekua hartzea izango du helburu, eta, iraganeko oroitzapenek eta Blas haurtzaroko lagunarekin elkartzeak hasieran zituen asmoak birplanteatzera bultzatuko du.
Garfield: la película filmari erreparatuta, aldiz, haurrei dago zuzenduta eta hiru dimentsiotan eskainiko dute. Garfield abentura bat bizitzear dago kanpoko mundu basatian. Aspaldian galdutako bere aitarekin, Vic kaleko katu zarpailarekin, ustekabeko bilera baten ondoren, Garfield eta bere lagun Odie txakurra beren bizitza perfektu eta onartuak uztera behartuta daude, Vicekin bat egitean, lapurreta arriskutsu batean.
Maiatzak 18, larunbata
16:45. Garfield: La película (3D)
19:15. Nina
22:15. Nina
Maiatzak 19, igandea
16:45. Garfield: La película (3D)
19:15. Nina (Andrea Jaurrieta zuzendariak aurkeztutako saioa)
Maiatzak 20, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Nina
19:30. Nina
Maiatzak 21, asteartea
19:30. Saio originala: El mal no existe