Aner Peritzek irabazi du Gipuzkoako Txapelketako Idiazabalgo kanporaketa

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 10a, 16:15

Aner Peritz Idiazabalgo saioan. (Bertsozale.eus)

Getariako saioan, berriz, Oier Aizpurua bigarren sailkatu zen. Gaur jokatuko dituzte Mutrikuko eta Anoetako saioak, eta bertan ariko dira Markel Eizagirre, Ane Peñagarikano eta Beñat Jauregi bertsolari zarauztarrak. 

Gipuzkoa Bertsotan txapelketak aurrera darrai, eta beste bi saio jokatu berri dituzte Idiazabalen eta Getarian. Aipatutako lehen saioari dagokionez, Aner Peritz zarauztarra nagusitu da bertan, 332 punturekin. Bigarren eta hirugarren postuak, aldiz, Eli Pagola hernaniarrarentzat eta Oier Etxeberria azpeitiarrarentzat izan dira. 

Getariako saioa ere izan zen atzokoan, eta Odei Lopez legorretarrak lortu zuen irabaztea, 307 punturekin. Bigarren postua, berriz, Oier Aizpuruak lortu zuen, 304 punturekin. Hirugarren Urko Arregi oñatiarra sailkatu zen. Gaur jokatuko dituzte Gipuzkoa Bertsotaneko hurrengo bi saioak: Mutrikun eta Anoetan. Mutrikuko saioa A multzoko azken saioa izango da lehen itzulian, eta, beraz, gaur jakingo da nor sailkatuko diren talde horretatik bigarren itzulira. B multzokoak datorren astean erabakiko dituzte. Saio horietan ariko dira Markel Eizagirre, Ane Peñagarikano eta Beñat Jauregi bertsolariak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide