La casa Álex Montoya zuzendariaren hamalaugarren filma da. Lau sari irabazi zituen Malagako Zinemaldian, besteak beste, gidoi onena, soinu banda onena, Publikoaren Saria eta Feroz Saria. Aita hil ondoren, hiru anai-arreba haurtzaroko udak igaro zituzten familiaren etxean elkartzen dira. Etxebizitzarekin zer egin erabakitzea tokatzen da, eta hori uste baino zailagoa izango da. 2020an Eisner Saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarritua
Haurrentzako, Dragoi-jagolea filma eskainiko dute. Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neska batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Azken herensuge-arrautza, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua.
Sarrerak leihatilan edo Kutxabank sarrerak orrialdean erosi daitezke.
Maiatzak 11, larunbata
16:45. Dragoi-jagolea
19:15. La casa
22:15. La casa
Maiatzak 12, igandea
16:45. Dragoi-jagolea
19:15. La casa
Maiatzak 13, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La casa
19:30. La casa