"Proiektu berria da, baina orain arte UEMAtik jasotako formazioak, horien ostean egindako hausnarketak eta ondorioz hartutako erabakiak bide onetik doaz. Bide berri bat urratzen hasiak gara, ez dakigu oso ondo noraino iritsiko garen, baina positiboki baloratzen dugu orain artekoa. Funtzionatzeko, jokatzeko eta antolatzeko moduak aldatzera eraman gaitu egitasmoak. Haize freskoa ekarri du gugana, ikastolako errealitatea, familia motak, hizkuntzak, kultura… aldatzen joan dira, eta aldaketa horietara egokitu gabe geundela jabetu gara. Bide hau elkarrekin egin behar dugu, elkar ezagutza
eta konfiantza landu behar ditugu, eta orain landatutako haziek emango dituzte beren fruituak"