Azken asteko antxoa "tamaina ederrekoa" ari da izaten

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 5a, 13:00

Kantauri itsasoko antxoa. (Utzitakoa)

Martxoan ekin zioten kanpainari baxurako arrantzaleek eta orain arte eman duena azaldu du Emeterio Urresti Getariako Kofradiako presidenteak.

Martxoaren hasieran ekin zioten baxurako arrantzaleek denboraldiari, eta ordutik antxoa harrapatzen ari dira Getariako eta Orioko arrantza ontziak. Edonola ere, Emeterio Urresti Getariako Kofradiako presidenteak azaldu duenez, lehen bi hilabete horietako antxoa "txikia" izan da, eta azken astean ari dira arrantzatzen "bolumen polita duten antxoak".  

Dena den, Getariako Kofradiako presidentea, "alderatzeko datuen faltan", ez da ausartu oraindik aurtengo datuak  iazkoekin erkatzen, eta gehitu du oraindik pixka bat falta dela antxoaren kanpaina amaitzeko: "Gutxi gorabehera ekainaren bigarren astean amaituko da antxoa denboraldia, eta orduan edukiko ditugu guk ere datuak osotasunean landu ahal izateko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide