Modelo aretoak Paola Cortellesi aktore eta zuzendari italiarraren debut filma, Siempre nos quedará mañana (italieraz, C'è ancora domani) emango du asteburuan zehar. Filma Cortellesik idatzi eta zuzendu du, eta bera da ere istorioaren protagonista. 12 urtetik gorakoentzat da filma eta genero berdintasuna sustatzeko bereziki gomendatu dute.
Udaberria da, eta familia osoa aztoratuta dago alaba nagusi maitearen, Marcelleren, berehalako konpromisoarekin, zeinak, bere aldetik, klase ertaineko mutil atsegin batekin, Giuliorekin, azkar ezkondu eta azkenean familia deseroso horretatik libratzea besterik ez baitu espero.
Sarreak leihatilan edo Kutxabank sarrerak orrialdean erosi ahalko dira.
Maiatzak 4, larunbata
19:15. Siempre nos quedará mañana
22:15. Siempre nos quedará mañana
Maiatzak 6, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Siempre nos quedará mañana
19:30. Siempre nos quedará mañana
Maiatzak 7, asteartea
19:30. Saio originala: Siempre nos quedará mañana