Ostegun arratsaldean egin zuten apirileko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan. Bertan landu zituzten gaien artean egon ziren Zarauzko hondartzako udaldiko erabilera-araubidea eta jarduerak arautzen dituen ordenantzaren moldaketa, bide publiko jakin batzuetan ibilgailuen aparkalekua arautzeko ordenantza berritzearen hasierako onespena edo Zarauzko garbiketa zerbitzu publikoaren prezioaren berrikustea.