Ur mozketak egingo dituzte astelehen goizean herriko hainbat puntutan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 20a, 14:00

Zarauzko Kale Nagusia. (Zarauzko Hitza)

Horniketa sarean egiten ari diren lanak direla-eta etengo dute zerbitzua eta Kale Nagusiko, Trinitate kaleko, Ipar kaleko, San Frantzisko kaleko, Torre Luzea parkeko eta Azara kaleko eraikinetan izango du eragina.

Herriko ur hornidura sektoretan banatzeko Gipuzkoako Urak partzuergoak joan den martxoaren hasieran abiatutako lanek aurrera egiten jarraitzen dute eta bide horretan ur mozketa gehiago egin beharko dituzte astelehenean, 08:30etik 12:30era. Partzuergoak zehaztu duenez, Kale Nagusiko, Trinitate kaleko, Ipar kaleko, San Frantzisko kaleko, Torre Luzea parkeko eta Azara kaleko hainbat eraikinetan izango du eragina etenaldiak.

Nolanahi ere, partzuergoak azaldu du gerta litekeela lanak lehenago amaitzea, eta, ondorioz, zerbitzua adierazitakoa baino lehenago berrezartzea. Kontrara, lanak luzatzen bazaizkio jakinarazi du 900-32 22 22 edo 943-00 22 22 telefonoetara deitu dezaketela herritarrek mozketaren berri zehatzagoa izateko. Halaber, ohartarazi du ur mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatu daitezkeela zerbitzuan.

Mozketak aipatu kaleetako honako zenbaki hauetan izango du eragina:

  • Kale Nagusian: 2, 4, 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38 eta 39 zenbakietan.
  • Trinitate kalean:  2, 4, 4 B, 6, 8, 10, 12 eta 14 zenbakietan.
  • Ipar kalean: 8. zenbakian.
  • San Frantzisko kalean: 19 eta 21 zenbakietan.
  • Torre Luzea parkean: 1 zenbakian.
  • Azara kalean: 1, 2, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 15 zenbakietan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide