Zarauzko Udaleko otsaileko osoko bilkura osorik ikusgai

Gorka Eizagirre 2024ko mar. 3a, 10:00

Adostasuna izan zen nagusi alderdien artean; izan ere, eztabaidatu zituzten neurri guztiak onartu zituzten: Jose Angel Iribar herriko seme kutun izendatzea, ostalaritza establezimenduetako terrazak arautzeko  ordenantza, eta, hiri garraioko zerbitzu publikoa kontratatzeko lizitazioaren oinarriak eta deialdia.

Ohi bezala, hileko azken ostegunean bildu zen Zarauzko Udalbatza ohiko osoko bilkura egiteko. Aurtengo otsailak 29 egun izan dituenez, eta, hileko azken egun hori osteguna izan zenez, orduan elkartu zuren zinegotziak udaletxeko pleno aretoan.

Hiru gai izan zituzten hizpide udalbatzarrean eta guztiak atera ziren aurrera. Batetik, hiri garraioko zerbitzu publikoa kontratatzeko lizitazioaren oinarriak eta deialdia egitea onartu zituzten EAJren eta PSE-EEren babesarekin, eta, EH Bilduren abstentzioarekin; bestetik, ostalaritza establezimenduetako terrazak arautzeko udal ordenantza onartu zuten aho batez, eta, azkenik, Zarautzen jaiotako Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohia herriko seme kutun izendatzea onartu zuten. Azken hori ere, aho batez egin zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide