Hainbat sorospen ikastaro antolatu ditu Gurutze Gorriak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko otsailaren 19a

Gurutze Gorriko teknikari bat lehen sorospen ikastaroa eskaintzen. (Gurutze Gorria)

Martxoaren 1etik aurrera hiru ikastaro antolatu dituzte: Lehen Sorospenen ikastaroa; Desfibriladore Erdi-Automatikoa Erabiltzeko ikastaroa eta Uretako Sorospen ikastaroa. 

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak hainbat ikastaro antolatu ditu martxoaren 1etik aurrera: Lehen sorospenen ikastaroa; Desfibriladore erdi-automatikoa erabiltzeko ikastaroa eta Uretako sorospen ikastaroa. 

Lehen Sorospenen ikastaroan parte hartzen dutenek ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak ikasiko dituzte: besteak beste, bihotz-biriken berpizkundea eta zaurien zaintza. Ikastaroan izena emateko baldintza bakarra gutxienez 16 urte izatea da, eta era berean, ikastaroa baliagarria da unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko. 

Desfibriladore Erdi-automatikoa erabiltzeko ikastaroan bihotz-geldialdi bat artatzeko erabilgarriak diren gailuak nola erabili erakutsiko dute, formatu laburrean. 

Uretako sorospenen ikastaroan, berriz, uretan eta itsasoan sorospena emateko teknikak landuko dituzte parte hartzaileek, hondartza eta itsas-inguruaren ezagutzaz gain. Ikastaro hau egin ahal izateko 18 urte beteak izan behar dira. 

Ikastaroen inguruko informazioa lortzeko edo izena emateko, 610-10-28-72  telefonora deitu edo zarautz@cruzroja.es helbide elektronikora idatzi dezakete interesatuek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide