Ander Iruretagoienak sortutako 'Babesa' film laburraren aurrestreinaldia gaur izango da

Jabi Gonzalez Toston 2024ko otsailaren 15a

'Babesa' film laburreko irudia.

Modelon eskainiko dute ikus-entzunezkoa 18:00etan hasita eta doakoa izango da sarrera. Solasaldia ere egingo dute ondoren eta egileak parte hartuko du.

Ander Iruretagoiena sortzaile zarauztarrak ondutako Babesa film laburra lehen aldiz ikusteko aukera izango da gaur egilearen jaioterrian. Modelon emango dute 20 minutuko iraupena duen lana eta doakoa izango da sarrera. Iruretagoiena bera ere izango da aretoan, gainera, izan ere parte hartuko du proiekzioaren ondoren egingo duten solasaldian. Harekin batera, ikus-entzunezkoa ekoitzi duen Tentazioak taldeko Mireia Gabilondok ere emango ditu azalpenak.

Film laburraren zuzendaria ez ezik, Aratz protagonista gorpuztu duen aktorea ere bada Iruretagoiena. Ama gaixorik duen gaztea da Aratz eta diru-iturri bila bere burua prostituituko du.

Erlazionatuak

Ander Iruretagoiena: "Gizonezkoen prostituzioa uste baino hurbilago daukagu"

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre 2024 urt 24 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide