Atzotik zabalik da N-634 errepidea Zarautz eta Getaria artean. Goizean izandako luizi bat tarteko itxi zuten errepidea ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat arriskutsua izan zitekeelako, baina 17:00ak aldera ebatzi zuten Getariatik Zarautzera joateko erreia zabaltzea segurua zela. Hala, bypass-a jarri zuten eta txandaka ari dira trafikoa arautzen orduz geroztik.
Litekeena da luiziak pasealekuaren azpian zabaldu duen zuloa konpontzeko lanak iraun bitartean irautea bypass-ak, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, bilera egiten ari dira obrak antolatzeko eta hartu beharreko neurriak zehazteko .