Eusko Jaurlaritzako Trafiko sailak jakinarazi du autobus batek su hartu duela AP-8 autobideko 33. kilometroan, Bilborako noranzkoan, Orio parean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ibilgailua matxuratu egin da eta su hartu du. Hala ere, ez da zauriturik izan ezbeharraren ondorioz. Autobusa, ordea, kiskalita gelditu da.
Errepidea itxita dago Donostiatik Bilborako noranzkoan, auto pilaketak sortu dira, eta zirkulazioa Orioko bidesaritik barrena desbideratzen ari dira Zarautzera.