Arima Soul musika taldeak ostiralean amaitu du lehen diskoa kaleratu osteko bira Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da saioa eta sarrerak 6 euroan daude eskuragarri Kutxabankeko web atarian eta Modelo bertako leihatilan.
Zarauzko musika taldeak azaldu duenez, Arima Soul-1 diskoa kaleratu zutenetik 15 hilabete igaro ondoren, eta, Euskal Herriko nahiz Espainiako estatuko hainbat aretotan 30 kontzertutik gora eskaini ondoren, etxean amaitu nahi izan dute bira. Horregatik, Modelo aretoa aukeratu dute azken kontzertu hori emateko eta saio berezia izango dela aurreratu dute, gainera.
Hori horrela, hiru artista gonbidatu izango dituzte lagun oholtza gainean: Lide Hernando Liher musika taldeko abeslaria, Gonzalo Encinal piano jotzailea eta Martin Asarian gitarra jotzailea.