Joan den asteazkenen egin zuten azaroko udalbatzarra, eta hainbat puntu garrantzitsu eztabaidatu nahiz bozkatu zituen Udalbatzak. Garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 2024ko aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea izan zen. Aurrez, ordenantza fiskalak behin betikoz onartu zituzten. Bestalde, udal talde bakoitzak aurkeztutako hiruna mozio eztabaidatuko zituzten, hirurak pentsioei buruzkoak., baina EAJren proposamena bakarrik onartu zen.