Lukas Ardotegiak aurre hartu dio Orbela Tb - E. Surflari taldeari Hondartzako Futbol Txapelketako emakumeen multzoko sailkapenaren buruan. Bi taldeak elkarren aurka aritu ziren joan den asteburuko jardunaldi berezian eta Lukas Ardotegiak ez ustekoa eman zuen 4-2 irabazita.
Azken horren harira, gogoratu behar da Orbelak irabazi zituela joan den urteko plaieroak emakumezkoetan eta denboraldi osoan ez zuela partida bakar bat ere galdu. Nolanahi ere, puntu bakarrekoa da bi taldeen arteko aldea sailkapenean. Hemen ikusi daiteke sailkapena osorik.