Emakume futbolariak izan dira gaur goizeko protagonistak Zarauzko hondartzan, zeren eta plaieroetako talde antolatzailearen ekimenez Emakume Futbolari Eguna jokatu dute. Datorren sasoian Hondartzako Futbol Txapelketako emakumezkoen talde gehiago izateko helburuarekin, erakusleiho gisa antolatu dute gaurkoa.
Hala, txapelketako ofizialeko lau partidez gain, adiskidantzazko beste hamabi neurketa labur jokatu dituzte, bina partida jokatu baititu gaurko jardunaldi berezirako izena eman duen ihamabi taldeetako bakoitzak. Talde batzuek aurrez aritutakoak ziren, besteak, berriz, berriak. Nolanahi ere, gozatua hartu dute guztiek; izan ere, markagailuko azken emaitza gutxienekoa zen gaurkoan. Amaieran, gainera, hamaiketakoa egiteko aukera izan dute emakume futbolari guztiek elkarrekin.
Txapelketa ofizialekoak, kontrara, serioago hartu dituzte gaurko neurketak, puntu garrantzitsuak baitzeuden jokoan sailkapenari begira. Honako hauek izan dira gaurko jardunaldiak utzi dituen emaitzak:
- Talai-Mendi Kanpina - Mayflower 4-1
- Kebidek - Euskalduna Taberna 2-0
- Lukas Ardotegia - Orbela Taberna-Emakume Surflari 4-2
- Kirkilla-Enea Jatetxea - Itxas-Lur Taberna 0-0
Atsedena: Shelter-Pukas