Eutanasiari buruz arituko dira gaur Antonianon

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 10a

Itsaso Bengoetxea Euskadiko eutanasiaren berme eta ebaluazio batzordeko burua. (ZarautzOn)

ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzailea elkarteek antolatu dute elkarlanean eta  Itsaso Bengoetxea medikua izango da hizlaria. 19:30ean hasiko da saioa.

ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzailea elkarteek elkarlanean antolatuta, Eutanasia Euskadin, aukeratzeko askatasuna sufrimendu onartezinean: Eutanasiaren legearen balantzea Euskadin hitzaldia eskainiko du gaur 19:30etik aurrera Itsaso Bengoetxea Euskadiko eutanasiaren berme eta ebaluazio batzordeko buruak Antoniano aretoan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, besteak beste, sufrimenduari aurre osasun-laguntzaz eta heriotza aurreratzeko nahiaz hausnartuko dute, eta, Euskadin hiltzeko laguntza medikoaren bi urteko ibilbidea aztertuko dute.

Horrez gain, gogoratu dute bideoz grabatuko dutela hitzaldia osorik. Hori horrela, hitzaldian interesa duen herritarren batek bertaratzerik ez badu, YouTuben izango du ikusgai.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide