Eutanasia legearen balantzea egingo dute etzi Antonianon

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 8a

Itsaso Bengoetxea medikua Euskal Telebistari emandako elkarrizketa batean. (EITB)

ZarautzOn elkarteak Zarautz Herri Zaintzailearekin elkarlanean antolatuta, hitzaldia eskainiko du Itsaso Bengoetxea medikuak Euskadin hiltzeko laguntza medikoaren bi urteko ibilbidea aztertzeko. 19:30ean hasiko da saioa.

Eutanasia Euskadin, aukeratzeko askatasuna sufrimendu onartezinean: Eutanasiaren legearen balantzea Euskadin hitzaldia eskainiko du Itsaso Bengoetxea mediku bilbotarrak etzi 19:30ean Antoniano aretoan. ZarautzOn elkarteak antolatu du saioa Zarautz Herri Zaintzailearekin elkarlanean, eta, besteak beste, baliagarri izango da sufrimenduari aurre osasun-laguntzaz eta heriotza aurreratzeko nahiaz hausnartzeko, eta, Euskadin hiltzeko laguntza medikoaren bi urteko ibilbidea aztertzeko.

Hizlariari lotuta, antolatzaileek zehaztu dute Euskadiko eutanasiaren berme eta ebaluazio batzordeko burua dela Bengoetxea. Horrez gain, etxeko ospitalizazioko mediku gisa egiten du lan Bengoetxea Osakidetzako Zainketa Aringarrien Arloan, eta Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduko irakaslea ere bada.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide