Zarauzko Hitzaren arraun porrak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko ira. 24a, 10:00

Zarauztarrak, udan Astilleron lortutako banderarekin.

Amaitu da aurtengo traineru denboraldia, eta Zarauzko Hitzak egin du zozketa asmatzaileen artean. Izan ere, 64 pertsonek parte hartu dute porran, eta horietatik 27 lagunek asmatu dute herriko bi traineruek zenbatgarren postuetan amaituko zituzten beren ligak.

Zarauzko Hitzaren aurtengo arraun porrak ere badu irabazlea: Mikel Nieto zarauztarra. Guztira 64 herritarrek parte hartu dute porran, eta horietatik 27 lagunek asmatu dute herriko bi traineruek zenbatgarren postuetan amaituko zituzten beren ligak. KAE1 ligan seigarren postuan gelditu dira gizonezkoak, eta ETE ligan, berriz, hirugarren izan dira emakumezkoak.

Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Nietok sari dotorea jasoko du: Gazteategi jatetxean bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide