Gorka Aranberrik Eusko Label Liga irabazi du Urdaibaiko traineruarekin

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 18a, 15:22

Jon Etxaniz azpeitiarra, Gorka Aranberri zarauztarra eta Jon Unanue 'Dukie' azkoitiarra. (Argazkia: Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Duela bi asteburu Kontxa eta pasa den asteburuan liga irabazi ditu patroi zarauztarrak.

Gorka Aranberri patroi zarauztarrak denboraldi borobila egin du Urdaibaiko traineruarekin. Duela bi asteburu Kontxako Bandera irabazi zuen, eta pasa den asteburuan Eusko Label Liga. Bermeoko taldeak hirugarren amaitu zuen atzo El Corte Ingles Banderan, baina herenegun, etxean jokatu zuten Bermeoko Ikurriñean utzi zuen erabakita liga.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide