ZAE Zarautz Arraun Elkarteak atzo eman zion amaiera aurtengo arraun denboraldiari Donostiako uretan jokatutako Kontxako sailkatze probarekin. Mikel Etxabe arraunlariaren esanetan, ez zitzaien atera nahi zuten estropada, baina ikasgai ona izan da taldeko lau arraunlarirentzat estreinako aritu direlako Donostiako badian.
Gaizka Garmendia patroiak, bere aldetik, denboraldi osoko balorazio positiboa egin du enbatak maila ona erakutsi duelako taldea osatzeko zailtasunak aintzat hartuta. Arraunlari gutxi aritu dira aurtengoan.