Gorka Aranberri izendatu dute denboraldi honetako Eusko Label ligako patroi onena

Mireia Galarza Bastida

Gorka Aranberri patroia. (ACT)

Bermeo Urdaibaiko patroia izan da denboraldi honetan Aranberri, eta 138 punturekin, lehen aldiz saria jaso du zarauztarrak. 

Eusko Label ligako denboraldi honetako patroi onena izendatu dute Gorka Aranberri zarauztarra. Bermeo Urdaibaiko patroia izan da denboraldi honetan Aranberri, eta 138 punturekin, lehen aldiz saria jaso du zarauztarrak. Bigarren gelditu da Ioseba Amunarriz Hondarribiko patroia, 118 punturekin, eta hirugarren Unax Eizagirre Getariako patroia, 99 punturekin.

Patroi onenaren saria eskuratu ondoren, zarauztarra "gustura" agertu zen, eta gaineratu zuen saria "talde osoarena ere" badela. "3.000 euroko sari horrekin talde guztia afaltzera-edo joango garela iruditzen zait", azaldu zuen kirolariak. Zarautzen 10 urtez arraunean aritu ostean, Urdaibain, Orion eta Santurtzin ere ibili da Aranberri. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide