Erandioko XXXVI. Bandera izango dute jokoan igandean emakumeen ETE ligan parte hartzen duten taldeek, 14:00etan hasita; ligako azken estropada izango da, hain zuzen ere. ZAEko emakumezkoen taldea izango da erlojuaren aurkako proba jokatuko duenetako bat, eta pasa den asteburuan Bilboko VIII. Ikurriña irabazi ondoren, indarrez beteta aterako dira uretara asteburuan. Zarautz Gesalaga Okelan hirugarren postuan kokatuta dago sailkapen orokorrean, 69 punturekin.
ZAEko gizonezkoen taldeak amaitu du KAE1 liga, baina asteburuan estropada izango du Kantabrian. Izan ere, Santoñako jaiak dira eta bertan Fernando Palacioren oroimenez antolatu duten estropadan parte hartzera gonbidatu dituzte zarauztarrak. Hitzordua igandean 12:30ean hasiko da Santoñan.