Arkotek eta Zumaiak eraman dituzte KAE1 eta ETE ligako Zaruzko Ikurrinak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 19a, 14:30

Telmo Deuneko arraunlariak ETE ligako Zarauzko Ikurrinarekin, garaipena ospatzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Etxeko traineruak maila ona eman du: hirugarren geratu dira emakumezkoak eta erdiko txandako bigarrenak izan dira gizonak. Camargorekin berdinduta daude orain sailkapenean estropada bakarraren faltan.

ZAE Zarautz Arraun Elkartea bere zaleen aurrean arituko da gaur etxeko estropadan eta jarritako bi helburuak betetzea lortu ez badu ere, maila ona eman du; izan ere, ETE ligako trainerua hirugarren sailkatu da eta KAE1eko ontzia bigarren izan da erdiko txandan eta bi puntu kendu dizkio sailkapenean Camargori.

ETE ligan, Zumaiako Telmo Deunek irabazi du Zarauzko Ikurrina Kaikuri lau segundoko aldea aterata. Hirugarren Enbata izan da, esan bezala, zumaiarrengandik hamar segundora segundora. Gaurko emaitzekin, sailkapeneko lehenengo bi postuetan diren Kaikuk eta Zumaiak matematikoki lortu dute Euskotren ligara igotzeko play-offerako sailkatzea azken bi estropaden faltan. Hurrengoa, bihar izango dute, han justu, Bilboko uretan 17:00etatik aurrera.

KAE1 ligan, bestalde, Arkotek nagusitasunez lortu du garaipena. Plentziako (Bizkaia) ontziak hamalau segundoko aldea atera dio bigarren sailkatu den San Pedrori eta hamaseikoa Lapurdiri. Bigarren eta hirugarren sailkatu diren ontziei lotuta esan behar da itsasoan Ipar Euskal Herrikoa izan dela Libia baino azkarragoa, baina lehenengo irteeran epaileek agindua eman aurretik abiatu denez hiru segundoko zigorra jaso du eta irteera errepikatu dute. Etxeko traineruari dagokionez, esan bezala, bigarrena izan da bere txandan, erdikoan, Zumaiaren atzetik eta seigarren sailkapen orokorrean.

Azken horren harira zehaztu behar da, lehenengo txandako Hondarribia Enbata baino segundo bat azkarragoa izan dela, baina ohorezko txandako San Juan segundo bat motelagoa. Hori horrela, Zarautzen eta Camargoren artean sailkatu da gaur San Juan eta ZAEk bi puntu kendu dizkio ontzi kantabriarrari sailkapenean. Une honetan 88na punturekin berdinduta daude bi ontziak sailkapenean biharko azken estropadaren faltan. Ondorioz, bihar Bilbon aurretik helmugaratzen denak seigarren amaituko du KAE1 liga.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide