Eneritz Iruretagoiena eta Ane Aizpurua: "Hurrengo astean etxeko estropadan gogor borrokatzeko asmoarekin gabiltza"

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 12a, 19:44

Zarauztarrak, trainerua uretaratzen. (Onintza Lete Arrieta)

Gaur bigarren egin du Zarautz Gesalaga Okelan traineruak Pasaiako estropadan, eta arraunlariek balorazio ona egin diote Zarauzko Hitzari.

Estropada bikaina egin du Zarautz Gesalaga Okelanek gaur ETE ligako estropadan, Pasaian (Gipuzkoa), eta bigarren sailkatu da. Ohi bezala, arraunlariek jardunaldiaren balorazioa egin diote Zarauzko Hitzari. Oraingoan, Eneritz Iruretagoienak eta Ane Aizpuruak eman dute beren iritzia.

Azaldu dutenez, estropadaren aurretik konfiantzaz beteta sentitu dira, eta uretan sendotu besterik ez dira egin sentsazio horiek: "Lurreko beroketatik jada konfiantzarekin hasi garaa. Uretara atera, berotzen hasi, eta denok sentsazio ederrak geneuzkan hasieratik. Trainerua azkar, erraz, zebilela ikusten genuen, eta horrek estropadako konfiantza transmititu digu".

Estropada bera nahi bezain ondo hasi ez duten arren, paladaz palada hobetzen joan direla kontatu dute: "Irteera ez da oso ona izan, baina gero egonkortzen jakin dugu". Ziabogan arazoak izan dituztela azaldu dute, baina gero, "arrankatzea lortu dugunean, hegan bezala joan garela sentitu dugu, eta azkenerako, estropa ederra atera zaigu".

Egindako lanarekin gustura dira, baina burua jada datorren astean herrian jokatuko duten estropadan dute: "Oso gustura geratu gara taldekide guztiak, eta hurrengo astean etxeko estropadan gogor borrokatzeko asmoarekin gabiltza".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide