Hondarribian izan dute KAE 1 ligako traineruek asteburu honetako hitzordu bakarra. Zarauztarrek bigarren txandan egin behar izan dituzte beren lanak, eta txanda horretan nagusitu dira, Zumaia, Camargo eta Pedreña atzean utzita. Bigarren luzean lortu du gainerakoengandik segundo batzuetako aldea ateratzea, eta amaierara arte eutsi dio tarte horri Zarautz Gesalaga Okelanek. Laugarren sailkatu da estropadan.
Sailkapen orokorrean seigarren postuan jarraitzen du. Dena den, Zumaiak ez du egunik onena izan, eta bi puntura besterik ez dio jarraitzen Zarautzek.