Zarautzek ezin izan du garaipena berretsi Ondarroako estropadan

Maria Maya Manterola 2023ko abu. 5a, 13:40

Emakumezkoen trainerua, aurten, Pasaian jokatutako estropadan.

Bigarren txandan aritu da Zarautz, Zumaia, Kaiku eta Deustorekin batera. Bosgarren egin du estropadaren sailkapenean.

ETE ligako estropada izan dute gaur eskualdeko traineruek Ondarroako uretan. XXXIX. Ondarroako Bandera izan da jokoan, hain zuzen ere, eta bigarren txandan aritu dira Zumaia eta Zarautz. 

Zarautzek ez du egunik onena izan. Joan den astean Astilleron eskuratutako garaipenaren ondotik, bosgarren egin dute Ondarroan. Bosgarren egin dute, baina aipatzekoa da bost segundoko tartean helmugaratu direla hirugarren, laugarren eta bosgarren egin duten ontziak, Astillero, Deusto eta Zarautz, alegia. Ez da sorpresarik izan estropadaren sailkapenean: liderra den Kaikuk eskuratu du garaipena gaurkoan ere lanak 11 minutu eta 4 segundoan amaituta. 

Hirugarren jarraitzen du sailkapen nagusian, baina laugarren dagoen Deustorekiko tartea gutxitu du gaurko emaitzak. Puntu bakar batera jarraitzen diote bilbotarrek.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide