Traineru ligak hasi dira amaiera aldera gerturatzen, bai behintzat ETE eta KAE1 ligak. Sei jardunaldi falta dituzte amaitzeko ETEko neskek, eta beste horrenbeste KAE1eko mutilek. Abuztu amaieran amaituko dute denboraldia denek. Hala, puntu garrantzitsuak izango dituzte jokoan ZAEko traineruek asteburu honetan.
ETE ligako jardunaldia Ondarruan (Bizkaia) jokatuko da bihar –asteburuko bakarra–, 12:00etan, eta KAE1 ligakoek igandean izango dute asteburuko hitzordu bakarra: Hondarribian egingo dute arraunean, 16:30ean hasita.
Sailkapenak
Sailkapena bero-bero dago ETE ligan. Zarautz ederki dago kokatuta sailkapenean: 59 puntu ditu liderrak, Kaikuk, eta Zumaia da bigarren, 57 punturekin. Zarautz Gesalaga Okelan hirugarren da, 44 punturekin, baina gertu du laugarrena, Deustu, 42 puntu baititu horrek.
KAE1 ligari dagokionez, sailkapenean seigarren postuan dago Zarautz, 61 punturekin, baina gertu du bosgarren den Zumaiako Telmo Deun 67 punturekin. Eskualdeko bi taldeak bigarren txandan kokatuta daude.