Gaur gauean egingo dute Los 40 Summer Live musika jaialdia Zarauzko malekoian eta gaueko garraio zerbitzua indartu dute jende ugari bertaratzea espero delako. Izan ere, herritarrek doan jarraitu ahalko dituzte Espainiako hainbat artista ezagunenen zuzenekoak. Besteak beste, Beret, Marc Segi, Bonbai edota Zzoilo igoko dira Dama pareko agertokiaren oholtza gainera.
Jaialdia 21:00etan hasiko da eta ordu txikiak arte luzatuko da festa. Hori dela eta, gau osoan izango dira trenak eta autobusak Zarautzera bertaratu nahi dutenei edota behin festa amaituta etxera itzuli nahi dutenei erraztasunak emateko. Donostiarako noranzkoan eta handik Zarautzera joateko, trena baliatu beharko dute erabiltzaileek eta Zumaiara joateko edo handik etortzeko autobusa.
Hauek dira ordutegiak:
Autobusa
Trena
- Donostiar-Zarautz: 00:20, 00:38, 01:30, 02:30, 03:30, 03:53 eta 04:50
- Zarautz-Donostia: 00:55, 01:28, 02:10, 03:10, 04:10, 04:40 eta 05:30
