PORRA: Bihar eguerdian bukatuko da arraun porran parte hartzeko epea

Erredakzioa

Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu du ZARAUZKO HITZAk. Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Zarauzko taldeek? Oraindik ez diozu erantzun galderari? Sariak daude jokoan.

Beste urte batez, traineru denboraldiarekin batera, porra antolatu du ZARAUZKO HITZAk. Galdera sinplea da: zenbatgarren postuan amaituko dituzte beren ligak Zarauzko bi taldeek?

Sari ederra dago jokoan porrako irabazlearentzat: bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak.

Porran parte hartzeko epea bihar eguerdian bukatuko da, abuztuaren 1eko 12:00etan. Beraz, oraindik parte hartu ez baduzu, zeren zain zaude!

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN HEMEN ZARAUZKO PORRA

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Eta getariarrena egiteko, UROLAKOSTA.HITZA.EUS atarian sartu. Zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide