Arrauneko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna

Erredakzioa

ZAEko gizonezkoen trainerua, uretara bidean.

Traineru denboraldiari lotuta, Zarauzkohitza.eus-ek galdera-erantzunen jokoa izan du martxan azken egunetan. Parte hartze epea amaituta, guztira 143 herritarrek jokatu dute, eta 26 lagunek asmatu dituzte hamar erantzunak. Horien artean zozketa egin, eta Jose Antonio Lizarraldek eskuratuko du saria. 

Zarauzkohitza.eus atariaren arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna: Jose Antonio Lizarralde. Berak jasoko ditu Zarautz Arraun Elkartearen materiala eta Errigora produktuez osatutako saskia.

Hamar galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek: 143 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 26 izan dira erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Zozketa eginda suertatu da saridun Lizarralde.

Lehiaketako erantzun zuzenak hemen daude ikusgai.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide