Seigarren amaitu du ZAEk arratsaldeko estropada Plentzian

Jabi Gonzalez Toston

ZAEko gizonezkoen trainerua PedreƱan jokatutako estropadan. (Utzitakoa)

Erdiko txandako bigarren traineru azkarrena izan da Telmo Deunekin lehia estua izan ondoren, eta beste puntu bat jan dio Camargori sailkapenean.

Zarautz Arraun Elkartearen KAE1 ligako traineruak seigarren postua lortu du Plentziako (Bizkaia) uretan, joan den asteburuan Pedreñan (Kantabria, Espainia) egin zuen bezalaxe. Zumaiako Telmo Deun ontziarekin lehia estua izan du Enbatak erdiko txandan eta segundo gutxikoa izan da bi traineruen arteko aldea estropada osoan. Azkenean, ordea, lau segundoren aldeaz nagusitu dira zumaiarrak.

Sailkapenean ere seigarren postuan jarraitzen du ZAEk, baina Camargo puntu bakarrera du orain; izan ere, gaurko estropadarekin berriro jan dio aldeak. Nolanahi ere, puntu bakarra izan da murriztea lortu duena. Ikusi gaurko estropadaren emaitzak eta sailkapen nagusia hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide