Zarautz Arraun Elkartearen ETE ligako traineruak denboraldiko lehenengo bandera eman dio klubari. Sestaon (Bizkaia) jokatutako estropada irabazi dute sekulako lana eginda; izan ere, bigarren txandan aritu da Enbata. Ohorezko txandan aritu diren traineruek ere ezin izan dute haren denbora gainditu, nahiz eta, etxean aritu den Kaiku gertu izan duten, bi segundora baino ez. Hirugarren denbora onena, berriz, Zumaiak lortu du.
Gaurko emaitzarekin puntu bakarrera murriztu du ZAEk Deustuk ateratzen zion aldea, nahiz eta, sailkapenean laugarren postuan jarraitzen duen. Bihar alde hori txikitzen jarraitzeko beste aukera bat izango du, gainera, Astilleron (Kantabria, Espainia) estropada izango baitute.
Aurrez, ordea, KAE1eko traineruak izango du estropada gaur arratsaldean. Plentzian arituko dira 18:30ean hasita.