Arima Soulek kontzertua eskainiko du bihar abiatuko duten Jazzaldian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 20a

Arima Soul laukotea, Lidia Insausti eta Makala eskuinean. (Utzitakoa)

Zarauzko musika taldearen emanaldia 21:00etan hasiko da Nauticool gunean, eta doakoa izango da sarrera.

Bihar hasiko da Donostiako 58. Jazzaldia, eta mundu osoko jazz, blues edota soul musika taldeak bilduko ditu asteartera bitartean. Tartean, Zarauzko ordezkaritzarik ere izango da. Arima Soul, hain zuzen ere.

Mikel Unzurrunzaga Makala eta Lidia Insausti kide dituen laukoteak bihar bertan eskainiko du emanaldia Nauticool gunean, Klub Nautikoaren atarian jarriko duten agertokian. 21:00etan hasiko da kontzertua eta dohainik ikusi ahalko dute bertaratzen direnek.

Swinga, jazza, bluesa, boogia eta, noski, soula uztartzen ditu Zarauzko musika taldeak, eta doinu eta erritmo aniztasun hori erakusteko plaza ezin hobea da Jazzaldia, musikazale ugari biltzen baititu. Dena den, Makalaren eta Insaustiren taldea aritu da  erakusleiho erakarri gehiagotan ere aurten; izan ere, hainbat kontzertu eskaini ditu estatu osoko aretoetan Girando Por Salas biraren barruan. Taldeak joan den urtean kaleratu zuen lehenengo diskoa: Arima Sol I.

 

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide