Zarauzko sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu du udalak

Onintza Lete Arrieta 2023ko uztailaren 18a

Udal ordezkariak udaletxe aurrean, eraso matxista bat salatzeko egindako elkarretaratzean.

Elkarretaratzea bihar eguerdian, 12:00etan, izango da Lege Zaharren enparantzan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan gertatu zen sexu erasoa astelehenean goizaldean, eta gizonezko bat atxilotu zuen erasoaren egilea delakoan.

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du Zarautzen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, eta horren aurrean, Zarauzko Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu du. Protesta bihar egingo dute, 12:00etan, Lege Zaharren enparantzan, "gertatutakoa gaitzesteko eta biktimari laguntza eta hurbiltasuna erakusteko". 

Ertzaintzaren arabera, erasoa astelehen goizaldean gertatu zen, 05:30 inguruan, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan. Abisua jasotakoan, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen ostatura, eta inguruan zegoen erasotzailea atxilotu egiten zuten.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko ertzain etxera eraman zuten atxilotua, eta atzo azken orduan epailearen aurrean deklaratu ondoren, karguekin aske utzi zuten.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide