Gizon bat atxilotu dute Zarautzen sexu erasoa egitea egotzita

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uztailaren 18a

Ertzaintzaren autoa.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan gertatu zen sexu erasoa astelehenean goizaldean. Atxilotua karguekin aske utzi dute, epailearen aurrean deklaratu ondoren.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 31 urteko gizon bat atxilotu dute Zarautzen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Salaketaren arabera, erasoa astelehen goizaldean gertatu zen, 05:30 inguruan, Zarauzko ostatu turistiko bateko komun publikoetan. Abisua jasotakoan, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen ostatura, eta inguruan zegoen erasotzailea atxilotu egiten zuten.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko ertzain etxera eraman zuten atxilotutako gizona, eta atzo azken orduan epailearen aurrean deklaratu ondoren, karguekin aske utzi zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide