Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta herriko ontziak lan ederra ari dira egiten beste urte batez.
Arraun denboraldiari lotuta, Zarauzkohitza.eus-ek galdera-erantzunen jokoa jarri du martxan, eta hala, gaur hasi eta uztailaren 26ko 12:00ak arte, webgune honen erabiltzaileek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Jokoa sinplea da: hamar galdera daude eta hiru erantzun posible bakoitzean, baina bakarra da zuzena. Asmatzaileen artean, Zarautz Arraun Elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu Zarauzkohitza.eus-ek.