Portugaleten izan da gaur ETE ligako jardunaldia. Emakumezkoek asteburu honetako lehen hitzordua zuten gaurkoa, eta bikain aritu da Zarauzko trainerua.
Bigarren txandan aritu da Zarautz Gesalaga Okelan, eta lehen luzean bizkorrenak izan dira. Behin ziaboga emanda, ordea, Kaikuk eta Zumaiak segundo batzuk irabazi dituzte, eta azken metroetara arte lehia bizia izan dute hiru ontziek. Kaikuk eskuratu du garaipena, eta bi segundo beranduago helmugaratu dira Zumaia eta Zarautz, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Sailkapen orokorrean laugarren da Zarautz.
SAILKAPENA
ELKARTEA | DENBORA | ||
---|---|---|---|
1º | Kaiku Nortegas | 10:51,84 | |
2º | Zumaiako Telmo Deun A.k.e.. | 10:53,65 | |
3º | Zarautz Gesalaga Okelan | 10:53,92 | |
4º | Astillero | 11:06,01 | |
5º | Deusto-bilbao | 11:11,70 | |
6º | Ondarroa | 11:14,55 | |
7º | Hernani | 11:16,45 | |
8º | Portugalete | 11:45,51 |