Jexuxmai Lopetegiren kontzertu berezia osorik ikusgai

Gorka Eizagirre - Usua Garin 2023ko uztailaren 15a

Ekainaren 2an, Jexuxmai Lopetegik bolada batez joko duen azken kontzertua eman zuen Modelo aretoan, eta dozena bat musikari baino gehiago bildu zituen oholtza gainean.

Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak Ez da horren sinplea bere azken diskoa aurkeztu zuen zuzenean ekainaren 2an Modelo aretoan, bolada batez joko duen azken kontzertuan. Emanaldi berezia izan zen, eta dozena bat musikari baino gehiago bildu zituen oholtza gainean. Emanaldi hura Erlo telebistak jaso zuen osorik, eta orain ikusgai dago Zarauzko Hitzaren eta Urola Kostako Hitzaren atari digitaletan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide