Atzo arratsaldean eman zioten hasiera Frontoi Txikiko Emakumeen XV. Pala Txapelketari. Final laurdenetako lehen jardunaldia izan zuten jokoan, 18:30etik aurrera; eguraldi euritsua egin zuenez, Zinema pilotalekura aldatu zituzten partidak.
Lehenik eta behin, Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak Olaia Eizagirreren eta Garazi Aristiren aurka jokatuko zuten, eta ondoren, Lorea Laburuk eta Miren Lertxundik Jone Garmendiaren eta Ainhoa Lizasoren aurka. Norgehiagoka borrokatuak izan ziren arrena, Iraola-Manterolak eta Laburu-Lertxundik aise irabazi zituzten euren lehiak.
Lehen partida
Saioa Iraola-Maialen Manterola 30
Olaia Eizaguirre-Garazi Aristi 5
Bigarren partida
Miren Lertxundi; Lorea Laburu 30
Jone Garmendia; Ainhoa Lizaso 12